XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Perurenak, berriz,Juan Mari Lekuonak
Patziku Perurenak, berriz,
Jose Migel Barandiarani eta Jorge Oteizari: sinesteen kulturan eta euskal estetikan
ondu du Juan Mari Lekuonak bere azken poesia.
Izan ere, berak aitortzen duenez, Barandiarani zor dio gizonaren ikuspegi aberatsa.
Oteizari, berriz, ikerketa estetikoaren egarria.
Ziklo berriari zabaldu nahi izan dizkio ateak Oiartzungo poetak bere 62 urterekin.
Liburua agortu arte ez zaio berriari ekiterik gustatzen Juan Mari Lekuonari.
Eta agortutakoan ziklo berri bati heltzen dio.
Bi zatitan banatzen du liburua: Gruteskoak eta Planeten adar-biran.
Lehenengoan, kobazulotik datorren mundu bortitza irudikatzen du: izuen genesia (obertura, larru ikara, eztanda, auria, oihanean eta estigmak), fantasia beltza (magma, erretaula, alegoria, racconto 1. racconto 2 eta espeleofobia) eta atabismoak (zirrarakoak, lilura zurbilak gauean, amiltzean, amaren altzotik, oihaneko drama eta herio).
Bigarrenean: kalendera (Otsail, Bedatse, Ekain, Agor, Larrazken eta Eguberri), enblematika (Artizar, Eguzki, Ilargi, Hodei, Tximist, Atarrabi, Bereterretxe, Axular, Berdabio eta Barandiaran).
Harripilatan ezkutatu zeneko apo tipiaren burutazioakHain bere duen Nietzche-ren bidetik kontatzen dizkigu Patxiku Perurenak
Hiruzpalau urte zituela etxe ondoko harri pilaskan babesten ikusi zuen apo tipiak lagundu dio burutaziotan eta nobelaren hariaz baliaturik kontatu dizkigu.
Patziku Perurenak 1977 aldera egin zuen topo bere barruan zeraman hizkuntz altxorrarekin.
Arrasateko Eskola Profesionalean Ikasketa Teknikoak egiten ari zela.
1984ean, Irun Saria irabazi zuen poesian: 1986an. Nafar Ateneoaren ipuin saria: urte berean, poesian.
Azkue Saria; 1988an, Xalbador Saria; 1989an, Rikardo Arregi Saria, baloraziozko kazetaritzan; 1990ean, Xalbador Saria, poesian.